Txirrindularitza

Farrar irabazle Vueltan, esprintean

Bihar atseden eguna izango dute berriro. Etzi eta asteburuan, mendiko etapak.

2009ko irailaren 9a
17:59
Entzun
Tyler Farrarrek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 11. etapa (Murtzia-Caravaca de la Cruz, 200 kilometro), esprintean. 50. kilometroan lehen mailako mendatea izan dute, 150.ean bigarren mailakoa.

Fabian Cancellarak helmugatik 300 metrora zeudela eraso egin du baina azkenean tropelak harrapatu eta esprintean amaitu da etapa. Philippe Gilbert eta Marco Marcato iritsi dira Farrarren ondoren. Laugarren postua Iñaki Isasi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak lortu du.

Alejandro Valverdek segitzen du lider. Cadel Evans dago bigarren -zazpi segundora-, Robert Gesink hirugarren -36ra-. Samuel Sanchez seigarren dago -1.03ra-, Haimar Zubeldia bederatzigarren -3.10era-.



Bihar Vueltako bigarren atsegun eguna izando dute. Ostiralean, larunbatean eta igandean mendiko etapak atzera. Irailaren 20an bukatuko da itzulia, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.