kirola

Federazioaren helburu nagusia Euskal Selekzioaren partida jokatzea izan dela argi utzi dute

Federazioak ofizialtasunaren aldeko ekimenetan parte hartuko duela jakinarazi du. Lortuko den dirua Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bakarrik banatuko da jokalarien nahiaren aurka.

2010eko abenduaren 14a
18:44
Entzun
Euskadiko Futbol Federazioaren helburu nagusia gabonetako partida aurrera ateratzea zela argi utzi du Santi Arostegi Federazioko presidenteak. Datorren abenduaren 29an Euskal Selekzioak eta Venezuelako selezioak San Mamesen jokatuko duten partidaren berri eman dute goizean Arostegik, Jon Ander Ganboa federazioko idazkari nagusiak, eta baita Jose Anjel Iribar eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioko hautatzaileek ere. Federazioak adierazi duenaren arabera, jokalariekin batera parte hartuko dute Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko ekimenetan.

Ostiralean egingo dute deialdi ofiziala. Jokalarien eskaerari muzin eginez, partidan lortuko den dirua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioarentzako bakarrik izango da. Jokalariek Euskal Herri osoko klubetan banatzea nahi zuten. Iribarrek esan duenez, jokalariekin kontaktuan jarri da, eta denak ados agertu direla partidarekin jakinarazi du. Amorebietak Euskal Selekzioarekin jokatuko duela ere adierazi dute, eta baita Joseba Etxeberria omenduko dutela ere, Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen jokalaria delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.