tenisa

Federer kalera Wimbledonen

Torneoko zerrendaburuak galdu egin du Berdychen aurkako final-laurdena. Hau finalerdian Djokovicen aurka ariko da. Beste finalerdia: Nadal-Murray.

2010eko ekainaren 30a
21:17
Entzun
Roger Federer azkeneko zortzi urtean aurten geratuko da lehen aldiz Wimbledoneko finalerdiak jokatzeke, gaur galdu egin duelako final-laurdenetan Tomas Berdychen aurka: 6-4, 3-6, 6-1 eta 6-4. Torneoko zerrendaburua zen Federer. Wimbledon sei aldiz irabazita dago.

Gizonezkoen gaurko jardunaldiko orain arteko beste final-laurden batean, Novak Djokovic nagusi Yen-Hsun Luren kontra: 6-3, 6-2 eta 6-2. Berdych izango du arerio finalerdian, etzi.

Beste finalerdian Rafael Nadal eta Andy Murray ariko dira. Aurrenak gaur 3-6, 6-3, 7-6 eta 6-1 irabazi dio Robin Soderlingi. Murrayk Jo-Wilfried Tsongari 6-7, 7-6 , 6-2 eta 6-2.

Emakumezkoetan bihar jokatuko dituzte finalerdiak: Serena Williams-Petra Kvitova eta Vera Zvonareva-Tsvetana Pironkova.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.