Tenisa

Federerrek irabazi du AEBetako Irekia

Bosgarrenez segidan lortu du txapelketa, 6-2, 7-5 eta 6-2 hartuta mendean Murray. Denboraldiko bere lehen Grand Slama du.

2008ko irailaren 9a
11:11
Entzun
Bosgarrenez segidan irabazi du bart Roger Federerrek Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Irekia, New Yorken, finalean Andy Murray 6-2, 7-5 eta 6-2 mendean hartuta.

Pete Sampras eta Jimmy Connorsen pare jarri da hala, haiek ere bost aldiz lortu zutelako AEBetako txapelketa; ez, ordea, segidan. Bill Tildenek erdietsi zuen hori duela 84 urte.

Orain arte ez zeraman denboraldi ona Federerrek, ez zuelako Grand Slameko torneorik irabazi. Estoril eta Halle-koak besterik ez. AEBetakoa bere hamahirugarren torneo handia du; Samprasek du marka, hamalaurekin.

Murrayk Grand Slameko bere lehen finala izan du bart gauekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.