Felipe Massak 2013ra arte jarraituko du Ferrarin
1 FORMULA. Felipe Massak urte baterako berritu du kontratua Ferrarirekin, eta 2013ra arte jarraituko taldean. Urte hasiera txarraren ondoren azken sei lasterketetan puntuak lortu ditu; halere, haren postuak kolokan zirudien. Azken egunetan Sebastian Vettel 2014ean Ferrarira joango dela zabaldu da, agian, Massak utz dezakeen hutsunea betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu