Larunbatean hasiko da gizonezkoen Italiako Giroa, Palermon, taldekako erlojupearekin, eta han izango da Euskaltel-Euskadi. Koldo Fernandez de Larrea eta Iñigo Landaluze izango dira haren buruak. Aurrena esprintetan garaipenen bat lortzen saiatuko da -denboraldi honetan bi etapa irabazi ditu: Murtziako Itzulian eta Gaztela-Leonen- eta bigarrena ihesaldiak probesten.
Aitor Galdos, Markel Irizar, Dioni Galparsoro, Alan Perez, Ivan Velasco, Josu Agirre eta Lander Aperribai izango dira Euskaltelen beste txirrindulariak, gaur taldeak jakinarazi duenez.
Quick Step taldeko burua, berriz, Juan Manuel Garate izango da.
Txirrindularitza
Fernandez de Larrea eta Landaluze, Euskatelen buruak Giroan
Larunbatean hasiko da Italiako itzulia. Galdos, Irizar, Galparsoro, Perez, Velasco, Agirre eta Aperribai ere ariko dira euskal taldean. Quick Stepeko burua Garate izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu