Vodafone McLaren-Mercedes taldearekin zeukan kontratua hautsidu Fernando Alonso 1 Formulako pilotu espainiarrak, Mclarenek jakinarazi duenez. Talde britainiarreko zuzendaritzak eta Alonsok eginiko bileran bi aldeek onartu dute kontratuarekin amaitzea. Hiru urterako sinatuta zegoen kontratua, baina 10 hilabete besterik ez du iraun.
Alonsok denboraldian zehar McLarenekin etaLewis Hamilton taldekidearekin izandako ezadostasunen ondoren gertatu da kontratu haustea. Azaroan bi pilotuen etorkizuna ezagutzera emango zutela esan zuen talde britainiarrak eta bilera egin ondoren, Alonsorekin zuten harremana hautsi dute.
1 Formula
Fernando Alonsok agur esan dio McLaren taldeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu