Fernando Barcelo Basque Country Euskadi-Murias taldean ariko da
TXIRRINDULARITZA. Datorren denboraldirako seigarren txirrindularia fitxatu du Basque Country Euskadi-Muriasek: Fernando Barcelo. Huescakoa (Espainia) da jaiotzez, 21 urte ditu, eta Euskadi fundazioan aritu da orain arte. «Klasea duela erakutsi du, aurten hirugarren izan baitzen Asturiasko Itzulian, Aceboko gainean, Nairo Quintanaren atzetik», azaldu du Jon Odriozola Muriaseko kirol zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu