athletic

Fernando Llorente, deialdian lehen aldiz

Athletic Espanyolen zelaian ariko da bihar eguerdian. Jokalariak ez du titular jokatuko.

2012ko irailaren 15a
18:11
Entzun

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak Espanyolen aurkako Espainiako Ligako partidako deialdian sartu du Fernando Llorente aurrelaria, denboraldian lehen aldiz. Llorentek Athleticekin kontratua berritzeari uko egin izanak polemika eragin du, eta jarraitzaile batzuek jokalaria ez dute ondo hartu Lezamako entrenamenduetan.

Llorente, azken asteetan, hanka bateko giharretako arazoekin izan da. Bielsak iragarri du ez duela titular jokatuko.

Bihar jokatuko da Espanyol-Athletic partida, Bartzelonan, 12:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.