Athleticeko zuzendaritzak jakinarazi du Fernando Otxoa klubeko kudeatzaile izandakoak erretiroa dela-eta 750.000 euro eskatu dizkiola, eta klubean "harrituta" daude horrekin. 1982 eta 2003. urte artean izan zen hura Athleticeko kudeatzailea.
Gaurko zuzendaritzak urte eta erdi darama karguan, eta Otxoak ez zion orain arte deus eskatu. Hurrengo bileran aztertuko dute gaia.
Pedro Aurtenetxe zela presidente ekin zion lan horri hark, eta harrezkero Jose Julian Lertxundi (1990-1994), Jose Mari Arrate (1994-2001) eta Javier Uria (2001-2003) presidenteekin jardun zuen zeregin horietan Athleticen. 64 urte ditu egun.
Futbola
Fernando Otxoa kudeatzaile ohiak 750.000 euro eskatu dizkio Athletici
Erretiroa dela-eta egin dio eskaera hori klubari. 2003an utzi zion kudeatzaile izateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu