McLaren-Mercedes taldeko Kimi Raikkonen finlandiarrak lortu zuen atzoko Q1 saioan denborarik onena, Fernando Alonsori alde oso txikia aterata. Michael Schumacher ez zen hauengandik urrun ibili, baina hirugarren tokia lortu zuen azkenean. Gaurko pole-a lehen lerroko bi gizonetako batentzat izango da ziurrenik. Biak ala biak etorkizuneko bi gidari garrantzitsuenak dira.
Hiru aste igaro dira Bahreingo sari nagusia jokatu zenetik. Hartara, espero zitekeen tokian ez daudelako, bereziki bi talde aritu dira autoak buru-belarri prestatzen. Hala Ferrarik nola McLarenek badakite, denboraldi hasieran autoa bere onenean edukitzea ezinbesteko dela munduko txapelketa irabazteko. Hori dela eta, biak barruti ezberdinetan ibili dira lanean.Ferrarik bi helburu izan ditu proba horietan. Batetik, Bridgestone pneumatikoen maila handitzea; izan ere, ez dira lasterketa osoa maila bertsuan irauteko gauza. Bestetik, abiadura kaxarekin izandako arazoak konpontzea. Honetan lanean dihardute oraindik, hasierako diseinua oldarkorregia baitzen. Argi utzi dute, behintzat, Schumacherren autoa azkarra dela oso. Barrichellorena, ordea, ez da hain fin ibili.McLarenek arazo argia izan du lehen hiru lasterketetan. Larunbateko Q1 sailkapen saioan itzuli azkar bakarra eman behar dute autoek, gutxieneko erregai kopuruarekin. Baldintza horietan, autoa ez da gauza pneumatikoengan behar adina indar egiteko. Ondorioz ez dute tenperatura egokia lortzen. Pneumatikoek tenperatura jakin bat behar dute egoki ibiltzeko. Hori ez bada gertatzen, euren errendimendua baxuagoa da.Azken asteotan McLareneko ingeniariek lan ona egin dutelaesekiduran aldaketa batzuk sartuta erakusten du atzoko denbora . Raikkonenek bikain gidatu zuen, baina autoa ezin hobeto moldatu zen Imolako ezaugarri nagusiak diren piano-etan. Izan ere, denbora ona egiteko ezinbestekoa da modu oldarkorrean gidatu eta aipatu piano-etara igotzea. Autoentzat oso froga gogorra da hori, esekiduraren bidez kolpe gogorra jasateaz gain, autoa desorekatzen baitute. McLaren, Ferrari, Renault eta BAR ongi moldatu ziren honetan.Toyotak, aldiz, ohiko arazoak izan zituen alor horretan eta Trullik ezin izan aurreneko tokietan sailkatu. Dena den, aldeak, orokorrean, txikiak izan ziren. Gaur goizeko Q2 sailkapen saioan handiagoak izango dira, erregaiaren eraginez.
Ecclestone lehengo formatuaren aldekoa da
Bernie Ecclestonek, bestalde, lehengo sailkatze saioaren formatua berreskuratu nahi du, egungoa, ikusleentzat «nahiko aldrebesa» delako. Aldaketak egiteko beharrezkoa da talde guztiak ados egotea. Asteburu honetan hizketagai dute hori. Adostasun batera iritsiz gero, Bartzelonan betiko formatua berreskuratuko litzateke; hau da, gidari bakoitzak ordu bete edukiko luke hamabi itzuli emateko. Denborarik onenak pole-a lortuko luke.
Imolan, baina, pole-a bihar erabakiko da, 10h00tan. Raikkonen eta Alonsoren artean izango da ziurrenik. Schumacher ere garaipen egarriz da.
Ferrari beharrean, McLaren
Raikkonenek lortu du denborarik onena San Marinoko Sari Nagusiko lehen entrenamendu saioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu