Fikzioari bazka emateko

Realak ezinbestean irabazi behar dio gaur Levanteri, azken boladan piztutako itxaropenari eusteko

Xabier Lopetegi.
2007ko martxoaren 31
00:00
Entzun


Realak ezinbestean irabazi behar dio gaur Levanteri, azken boladan piztutako itxaropenari eusteko
XABIER LOPETEGI

Donostia

Aldartearen inguruan jirabiraka dabilen gurpil eroa da futbola. Nahikoa da ukitu txiki bat, indar apur bat egitea, gurpilak 180 graduko bira eman eta baikortasunetik ezkortasunera egiteko. Realak ere gutxi behar izan du pauso hori emateko. Nahikoa izan da garaipen bat eta berdinketa bat kateatzea lehen kimera hutsa zirudiena orain gertuago egoteko. Logikoa ere bada neurri batean, gauza handirik ez badirudi ere, denboraldi osoan aurreneko aldiz lortu duelako bi emaitza on jarraian erdiestea. Liga etenaldiak ere lagundu du gauzak baretzen eta igandetik iganderoko dinamika apurtzen.Baina denbora bukatu da, eta taldeak errealitateari egin beharko dio aurre gaur Anoetan, Levanteren aurka. Huts egiteko baimenik gabe jarraitzen du.

Reala fikzioan bizi izan baita azken bi asteetan. Azken partidetan hoberantz egin izanak pizturiko itxaropen hutsarekin. Baina itxaropenak, berez, ezer gutxirako balio du. Jokalariak «indarberritu» egin direla esan zuen astelehenean Gerardok. Askok diote jokalariak indartsuago dabiltzala psikologikoki, konfiantza hartu dutela, eta Lotinak zerikusi handia duela horretan. Mailari eusteko kontuak ateratzen zaizkiola esateaz gain, azti lanak ere egiten hasia da: «Azken jardunaldian salbatuko gara», adierazi du. Hala ere, argi utzi du gaurko norgehiagokaren garrantzia: «Irabazi ezean, akabo». «Eta irabazita?», galdetu zioten beste elkarrizketa batean: «Orduan oin bat izango dugu Lehen Mailan». Erdibiderik gabe. Futbolaren gurpil eroari jarraiki.

Tamalez, errealitatearekin bat datorren erantzuna aurrenekoa da. Fikzioak eragin terapeutikoa izan dezake Realaren egoeran dagoen talde batentzat, baina metodo horrek iraungitze data dauka igandero. Galtzea -edo berdintzea- nahikoa izango da gaur burbuila hausteko. Puntu bazka eman behar baitzaio fikzioari. Denboraldia bukatu bitarte lortu beharreko zortzi garaipen horiekin. Askok ahaztu dutela badirudi ere, aldaezina da kopuru hori. Gaur hiru puntuak lortuta ere, Levante zazpi puntura izango luke. Urruti oraindik. Galduz gero, bistatik galduko luke denboraldi osorako. Realak Abel Resinoren taldeari irabaziko diola ziurtzat emanda jo dute askok ontzat Vila-realen aurka berdindu izana. Gauzak horren errazak balira...



HOBEKUNTZA. Albiste onei helduta, egia da taldearen jokoak hobera egin duela, ate aurrean gehiago asmatu duelako, batik bat: azken hiru partidetan bi gol sartu ditu batez beste, eta erasoko jokalari guztiek parte hartu dute, gainera -Kovacevicek, Herrerak, Saviok, Prietok eta Diaz Zeriok-. Hobekuntza hori lehenago iritsi izan balitz, oso bestelakoa izango zen egoera, partida asko galdu baititu Realak gol bateko aldeagatik, baina okalariak sinetsita daude ez dela berandu. Baloiarekin ere tratu txukunagoa ari dira erakusten, Vila-realen aurkako partidan ikusi ahal izan zen moduan. Alor horretan ondo jarraitzea eta aukerak aprobetxatzea garrantzitsua izango da gaur, Levanteri berdinketa ondo datorkiolako eta defentsan bilduko dituelako indar gehienak. Gol aldearen garrantzia ere ezin da baztertu: joaneko partidan 2-0 irabazi zuen Levantek.

Bide onetik jarraitzeko, litekeena da Lotinak aspaldian jarraitzaileek aho batez eskatzen ari diren bikotearen aldeko hautua egitea erasoan: Kovacevicek eta Diaz Zeriok osatutakoa, hain justu. Ia inoiz ez dute bat egin zelaian, eta, bien ezaugarriei erreparatuta, elkar ondo uler dezaketela ematen du: batak, abiadura eta pase motzak jartzen ditu; besteak, goiko baloietan presentzia. Entrenatzaileak berak aitortu du Diaz Zeriok aukera gehiago merezi izan dituela. Zelai erdian, bestalde, ikusteko dago Garitano nork laguntzen duen. Bizkaitarra taldeak aspalditik behar zuen horma izan da euskarrian: defentsan eta goiko baloietan asko lagundu du, eta oinekin ohi baino txukunago dabil.

Zalantza nagusia, dena den, atepean dago. Riesgok erabakia bitan pentsatzeko motiboak eman dizkio azken partidan egin zituen geldiketekin. Dena dela. Bravo ere txukun aritu da, eta denboraldi erdian izan zuen beherakada gainditua daukala dirudi. Hala, zail dauzka gauzak Lotinak, baina erabakia hartuta daukala aurreratu zuen atzo. Deialdian 21 jokalari sartu ditu entrenatzaileak, Stevanovic barne. Jesuli, Skoubo, Uranga, Elustondo eta Estrada gelditu dira kanpoan. Baikor agertu zen atzo meñakarra: «Iritsi nintzenean amesten nuen talde eredua lortzen ari naizelako irudipena daukat». Haren jarrerak ez dauka zerikusirik Athleticen aurka galdu ondoren edo komunikatu famatua irakurri zuenean zeukanarekin. Futbolaren gurpil eroa omen... Gaur, behintzat, txuri-urdinei ez zaiebabesik faltako. Klubak dohainik eskainitako sarrera guztiak hartu dituzte Anoetako bazkideek, eta giroa, hotza eta euria espero bada ere, azken partidetan bezain ona izango da.



saILKaPenaK

LEHEN MAILA

28. JARDUNALDIA

GAUR ORDUA TB

Betis-Vila-real 18:00 O.I.

Reala-Levante 20:00 O.I.

Valentzia-Espanyol 20:00 O.I.

Bartzelona-Deportivo 22:00 La Sexta

Bihar

Atletico Madril-Mallorca 17:00 O.I.

Getafe-Zaragoza 17:00 O.I.

Gimnastic-Recreativo 17:00 O.I.

Racing-Athletic 17:00 O.I.

Celta-Real Madril 19:00 O.I.

Osasuna-Sevilla 21:00 C+E.



PuntuakJ I B G

1. Bartzelona53 27 15 8 4

2. Sevilla53 27 16 5 6

3. Real Madril48 27 14 6 7

4. Valentzia47 27 14 5 8

5. Zaragoza46 27 13 7 7

6. At. Madril43 27 12 7 8

7. Recreativo 41 27 12 5 10

8. Racing 40 27 10 10 7

9. Getafe38 27 10 8 9

10. Espanyol 38 27 9 11 7

11. Vila-real 37 27 10 7 10

12. Deportivo36 27 9 9 9

13. Osasuna34 27 10 4 13

14. Mallorca32 27 9 5 13

15. Betis 31 27 7 10 10

16. Levante28 27 6 10 11

17. Celta 27 27 6 9 12

18. Athletic26 27 6 8 13

19. Gimnastic 20 27 5 5 17

20. Reala 18 27 3 9 15

Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara

29. JARDUNALDIA (APIRILAK 7-8)

LARUNBATEAN ORDUA TB

Zaragoza-Bartzelona 20:00 O.I.

Athletic-Valentzia 22:00 La Sexta

IGANDEAN

Vila-real-Atletico Madril 12:00 C+ E.

Espanyol-Reala 17:00 O.I.

Levante-Betis 17:00 O.I.

Mallorca-Getafe 17:00 O.I.

Deportivo-Gimnastic 17:00 O.I.

Recreativo-Celta 17:00 O.I.

Sevilla-Racing 17:00 O.I.

Real Madril-Osasuna 19:00 C+ E.



BIGARREN MAILA

31. JARDUNALDIA

GAUR ORDUA TB

Lorca-Elx 18:30

Xerez-Real Madril B 18:30

Las Palmas-Murtzia 18:30

BIHAR

Sporting-Almeria 12:00 C+ E.

Murtzia Hiria-Tenerife 17:00

Albacete-Castello 17:00

Valladolid-Malaga 17:30

Salamanca-Ponferradina 18:00

Ejido-Vecindario 18:00

Numantzia-Cadiz 18:00

Alaves-Hercules 18:00



PuntuakJ I B G

1. Valladolid 65 30 19 8 3

2. Murtzia57 30 16 9 5

3. Almeria55 30 16 7 7

4. Murtzia H.45 30 13 6 11

5. Xerez44 30 12 8 10

6. Cadiz44 30 11 11 8

7. Numantzia44 30 12 8 10

8. Salamanca 43 30 12 7 11

9. Albacete43 30 12 7 11

10. Ejido42 30 11 9 10

11. Hercules41 30 11 8 11

12. Sporting 40 30 12 4 14

13. Alaves40 30 10 10 10

14. Tenerife39 30 11 6 13

15. Las Palmas38 30 9 11 10

16. Real Madril B38 30 10 8 12

17. Elx37 30 9 10 11

18. Malaga36 30 9 9 12

19. Castello35 30 9 8 13

20. Ponferradina33 30 8 9 13

21. Lorca25 30 6 7 17

22. Vecindario19 30 5 4 21

Lehen Mailara Bigarren B Mailara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.