pilota

Final-laurdenetarako sailkatu dira Retegi Bi eta Bengoetxea VI.a

2009ko urriaren 24a
10:05
Entzun
Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira gaur Julen Retegi Retegi Bi eta Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI. Lehenengoak Patxi Ruizi 22-15 irabazi dio Zornotzan (Bizkaia) jokatu duten partidan, eta bigarrena, berriz, 22-19 gailendu zaio Aritz Lasari Iruñean.

Bihar txapelketako azken final-zortzirenekoa jokatuko dute Asier Olaizola Olaizola I.a eta Ekaitz Saralegik Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa).

Sebastian Gonzalezek atzo lortu zuen final-laurdeneko txartela Iñigo Leizari 22-12 irabazi ondoren.

Final-laurdeneko orain arteko partidak (azaroak 1)

Bengoetxea VI.a - Irujo.

Olaizola II.a – Retegi Bi.

Gonzalez – Berasaluze VIII.a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.