Txapeldunen Ligako finala-zortzirenetan aritzeko azken txartela gaur eta bihar jarriko dira jokoan. Multzo batzuk erabakita daude azken jardunaldia baino lehen -D multzoan hilaren 4an jokatu zen azken jardunaldia-, baina beste batzuetan oso estu daude gauzak. Liverpool eta Real Madril dira talden indartsuenen artean estu ibil daitezkenak.
A multzoan daude gauzak estuen. Azken unea arte, talde guztiek dute aurrera egiteko aukera. Liverpool zen, ustez, talde horretan indartsuena, baina ez ziren Rafa Benitezen jokalariak ongi hasi -aurreneko hiru partidatan puntu bakarra baino ez zuten lortu-, eta azken orduan dabiltza lehen oker egindakoak zuzendu nahian. Olympique Marseillaren zelaian jokatuko du gaur Liverpoolek, eta irabazi beharra dauka. Egia da berdinenketa batek ere balio diola aurrera egiteko, baina horretarako Besiktasek Portoren zelaian irabazi beharko luke, eta ez dirudi Portok aukera horri ihes egiten utziko dionik -puntu bakarra nahikoa dute portugaldarrek aurrera egiteko-.
B multzoan, hurrengo faserako sailkatuta dago Chelsea, eta Schalke-Rosenborg partidatik irtengo da bigarren sailkatua. Gaur ariko dira bi horiek elkarren kontra Alemanian. Ez daukate beste inora begira aritu beharrik. Rosenborgek nahikoa du puntu bakarra sailkatzea lortzeko, eta Schalke etxeko taldeak irabazi beharra dauka nola edo hala. Galduta, aurrera egin gabe gelditzeaz gain, UEFA Kopatik kanpora ere geldituko litzateke.
C multzoan ere estu antzean daude gauzak, baina Real Madrilek eta Olympiakosek dituzte aurrera egiteko aukera gehien. Euren partidak irabaztea nahikoa dute horretarako. Real Madrilek etxean jokatuko du Lazioren kontra, eta Olympiakosek ere etxean Berder Bremenen kontra. Bihar, beste lau multzoetako partidak.
TxaPeLDunen LIGaKo seIGarren JarDunaLDIa
A MULTZOA (GAUR)
Olympique Marseilla-Liverpool 20:45
Porto-Besiktas 20:45
Puntuak J I B G
1. Porto 8 5 2 2 1
2. Liverpool 7 5 2 1 2
3. O. Marseilla 7 5 2 1 2
4. Besiktas 6 5 2 0 3
B MULTZOA (GAUR)
Chelsea-Valentzia 20:45
Schalke 04-Rosenborg 20:45
Puntuak J I B G
1. Chelsea 11 5 3 2 0
2. Rosenborg 7 5 2 1 2
3. Schalke 04 5 5 1 2 2
4.Valentzia 4 5 1 1 3
C MULTZOA (GAUR)
Real Madril-Lazio 20:45
Olympiakos-Werder Bremen- 20:45
Puntuak J I B G
1. Real Madril 8 5 2 2 1
2. Olympiakos 8 5 2 2 1
3. W. Bremen 6 5 2 0 3
4. Lazio 5 5 1 2 2
D MULTZOA (ABENDUAREN 4AN)
Milan-Celtic 1-0
Shaktar Donetsk-Benfica 1-2
Puntuak J I B G
1. Milan 13 6 4 1 1
2. C. Glasgow 9 6 3 0 3
3. Benfica 7 6 2 1 3
4. S. Donetsk 6 6 2 0 1
E MULTZOA (BIHAR)
Glasgow Rangers-O. Lyon 20:45
Bartzelona-Stuttgart 20:45
Puntuak J I B G
1. Bartzelona 11 5 3 2 0
2. G. Rangers 7 5 2 1 2
3. O. Lyon 7 5 2 1 2
4. Stuttgart 3 5 1 0 4
F MULTZOA (BIHAR)
Erroma-Manchester United 20:45
Sporting L.-Dinamo Kiev 20:45
Puntuak J I B G
1. M. United 15 5 5 0 0
2. Erroma 10 5 3 1 1
3. Sporting L. 4 5 1 1 3
4. D. Kiev 0 5 0 0 5
G MULTZOA (BIHAR)
PSV Eindhoven-Inter Milan 20:45
Fenerbahce-CSKA Mosku 20:45
Puntuak J I B G
1. Inter 12 5 4 0 1
2. Fenerbahce 8 5 2 2 1
3. PSV 7 5 2 1 2
4. CSKA1 5 0 1 4
H MULTZOA (BIHAR)
Arsenal-Steaua Bukarest 20:45
Slavia Praga-Sevilla 20:45
Puntuak J I B G
1. Sevilla 12 5 4 1 0
2. Arsenal 10 5 3 1 1
3. Slavia Praga 5 5 1 2 2
4. Steaua 0 5 0 1 4
Final-zortzirenetako azken txartelak jokoan gaur eta bihar
Liverpoolek irabazi beharra dauka Olympiqueri, eta Real Madrilek ere bai Laziori, besteei so ez aritzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu