Yves Salaberri Xala (Lekuine, 1979) da Lehen Mailako buruz buruko txapeldun berria, maila horretako Ipar Euskal Herriko lehen txapelduna. Aimar Olaizola Olaizola II.a izan zuen aurkari atzo finalean Bilbon, Bizkaia pilotalekuan, eta 19-22 irabazi zion. BERRIAk bihar txapeldunarekin gaur egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hauek dira hor esandakoetako batzuk:
"Finala galdu izan banu ere, mereziko zuen jokatzeko borrokatu dudan guztia"
"Finala jokatzeko arriskatu behar izan nuen, eta partida irabazteko ere bai"
"Finalean ikusi da pilota lau pertsonen kontua baino gehiago dela; gure kirolak irabazi du"