Espainiako Superkopa

Finala ikusteko festa egingo dute Anoetaren barruan eta kanpoan

Realak Espainiako Superkopako finala jokatuko du igandean, Atletico Madrilen ala Bartzelonaren aurka. Anoetan emango dute zuzenean, baina gizonezkoen partida hasiko da hura bukatzerako.

Realeko jokalariak Leire Bañosen gola ospatzen, atzoko partidan. J. M. GARCíA / EFE
2020ko otsailaren 6a
16:42
Entzun

Datorren igandea egun handia izango da realzaleentzat. Emakumezkoen taldeak Espainiako Superkopako finala jokatuko du eguerdian, Salamancan (Espainia), eta, partida Donostiatik ikusteko, festa berezi bat antolatu du klubak. Anoeta estadioan elkartu nahi dituzte zaleak, eta partida zuzenean emango dute, barruan eta kanpoan; bukatzen denerako, gizonezkoen taldeak jokatuko du han, Athleticen aurka (14:00).

Gaur erabakiko da Realak zer talderen aurka jokatuko duen finala: Atletico Madril eta Bartzelona 20:00etan ariko dira elkarren aurka.

Iaz, taldeak Espainiako Kopa irabazi zuenean, Donostiako Trinitate plazan antolatu zuten festa. Klubaren esanetan, orduko giro berezia sortu nahi dute aurten ere. 11:45ean hasiko da festa, orduan irekiko baitituzte Anoetako beheko eraztuneko ateak eta tabernak zaleentzat. Finala zuzenean emango dute tabernetako telebistetan, zelaiko bideomarkagailuetan eta Anoeta kanpoan jarriko duten hamabi metro koadroko pantailan. Euskotren geltokiaren parean egongo da.

13:00etatik aurrera, «Espainiako Ligarekiko kontratuko konpromisoengatik», bideomarkagailuetako pantailak erdibituko dituzte, Superkopako finala eta Anoetako derbia emateko aldi berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.