solasaldi AURRERAPENA

Finala zer den

Final askotan jokatutakoak dira Juan Martinez de Irujo eta Patxi Eugi. Aurrena beste batean ariko da igandean: lau t'erdikoan. Haren botilleroa da Eugi. Biak elkartu ditu Imanol Magro BERRIAko kazetariak eta egunkariak bihar argitaratuko du solasaldia.

2010eko abenduaren 10a
16:49
Entzun
Aurrerapen moduan, hona hemen Juan Martinez de Irujoren eta Patxi Eugiren esan batzuk:

Irujo

- "Aurrenekoa jokatzen duzun arte ez dakizu final bat zer den: sarrera eskariak, hedabideak, ondorengo afaria antolatu... Eta behin kantxan, giroa, zarata...".

- "Final bat galtzen baduzu inork ez zaitu deitzen; asko jota, lagunen batek etxera nola iritsi zaren eta buruko minik duzun jakiteko".

Eugi

- "Final baten ondoren beti, galdu edo irabazi, parranda egin behar da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.