Finalerdiak jokatuko dira gaur Serbian, faboritorik gabe

Espainia, Danimarka, Serbia eta Kroazia ariko dira gaur Europako Eskubaloi Txapelketan, finalean sartzeko

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Azken txanpan da Europako Eskubaloi Txapelketa, Serbian. Lau selekzio ariko dira gaur Belgraden, finalerako sailkatu nahian. Lehia parekatuak espero dira, faboritorik ez baitago. Espainia eta Danimarka ariko dira lehen finalerdian (17:45). Bi selekzio horiek oso bide ezberdina egin dute. Espainiak bikain ekin zion lehiari, Frantziari irabazita, eta garaipen horrek hauspotuta, gorabeherarik gabeko ibilia egin du. Espainia da, hain zuzen ere, galdu ez duen selekzio bakarra. Danimarkak, ordea, behetik gora egin du. Punturik gabe sailkatu zen bigarren faserako, baina bere burua arriskuan ikusi zuenean suspertu egin zen. Nola, gainera. Bigarren ligaxkako hiru partidak irabazi zituen, eta Alemaniaren hutsari esker, finalerdietan sartu. Espainiarrek eta danimarkarrek elkarren aurka jokatu zuten iaz Suedian, Munduko Txapelketako finalerdietan, eta Danimarkak irabazi zuen.

Serbiak eta Kroaziak jokatuko dute bigarren finalerdia (20:15). Ezin esan nor den faboritoa. Bai, ordea, lehiak eta tentsioak gainezka egingo duela Pionir Arenan. Atzo jadanik istiluak izan ziren Belgradeko kaleetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.