Athleticek 43. aldiz jokatuko ditu Espainiako Kopako finalerdiak. Orain arteko datuak ez dira batere txarrak, eta itxaropentsu egoteko moduan daude Athleticeko zaleak. Izan ere, zuri-gorriak finalerdietan sartu diren 42 kasuetatik 28tan sailkatu dira gero finalerako. Hau da, %67tan. Eta 28 kasu horietatik 18 aldiz irabazi du finala. Finalerdietan sartu den kasuetan, %43tan izan da gero txapeldun. Athleticek 1983-1984 denboraldian irabazi zuen azkenekoz Kopa.
2008-2009 denboraldian jokatu zituen azkeneko aldiz finalerdiak, Sevillaren aurka. Zuri-gorriek 2-1 galdu zuten Sevillan, joaneko partidan, eta 3-0 irabazi zuten astebete geroago, San Mamesen, Javi Martinez, Llorente eta Toquerok lehen zatian sartutako golei esker.
Finalerdietan sartu den %65etan finala jokatu du gero Athleticek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu