1 Formula

Fisichellak gidatuko du Ferrarirentzat Italian

Laurentzi Garmendia
2009ko irailaren 3a
17:40
Entzun
Giancarlo Fisichella gidari italiarra konfirmatu berri du Ferrari taldeak bere bigarren gidari bezala, hemendik denboraldia amaitu bitartean. Force India taldeko nagusiak eman du berria lehenik, adieraziz atzo etorri zitzaizkiola Fisichella eta bere managerra, Ferrariren eskaintzarekin. Ondoren Ferrarik baieztatu du albistea, Stefano Domenicaliren ahotik.

Vijay Mallyaren esanetan, ezin izan die gidari italiarraren asmoei uko egin: "Edozien gidari italiarrentzat, Ferrariren aulkia bizi osoko ametsa da, eta Giancarlo ez zen desberdina horretan. Inork ez luke bide horretan oztopatu behar. Gainera, akordio honekin Giancarlok Ferrarirekin akordio luzea segurtatzen dugu, eta hau zailtzea ez litzateke zuzena, batez ere Giancarlo Force Indiari egin dion ekarpenarekin".

Hitz hauen atzean uler daiteke Fisichellak aurten gidatuko duela Ferrarin, baina datorren urtean proba gidari lanetan ihardungo duela, Massa gidatzera itzultzen denean. Eta behar izanez gero, lasterketan parte hartzeko prest legoke.

Ferrariko Stefano Domenicalik Fisichella aukeratzearen zergatia agertu du: "Fisichella aukeratu dugu ekarpen baliotsua egingo duela espero dugulako denboraldiaren azken zati honetan. Bere karrera luzean zehar, Giancarlok erakutsi du azkarra eta lehiakorra dela, eta harro gaude gure etxeko Sari Nagusian gidari italiar bat gurekin izateaz".

Giancarlo Fisichella bera oso pozik agertu da: "Asko eskertu behar diot Vijay Mallyari Ferrarirentzat gidatzeko aukera utzi izana. Egia da betiko nire ametsa izan dela, eta Vijayk posible egiten utzi izana oso eskuzabala da. Nere aldetik, espero dut Force Indiaren hazkundean partu hartu izana eta bide egokian jarri izana, beren helburuak betetzeko. Orain oso talde lehiakorra dira eta zorterik onena opa diet".

Mugimendu honek Force Indian hutsune bat utzi du, baina segurutzat jo daiteke Vitantonio Liuzzi italiarrak beteko duela Fisichellaren aulkia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.