IKURRAK

Fiskalak 14.400 euroko isuna eskatu du 2015eko Espainiako Kopako txistukadagatik

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=iBYr0DRdiF8[/youtube]

2017ko abuztuaren 9a
08:04
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 14.400 euroko isuna eskatu du Catalunya Accioko lehendakari Santiago Espotentzat, 2015eko Espainiako Koparen finalean Athletic eta Bartzelonaren zaleek Espainiako ereserkiari txistu egitea sustatu zuelako.

Akusazioan, Ana Noe fiskalak Espoti leporatu dio erregeari eta Espainiari irain egitea; horregatik, Auzitegi Nazionaleko Zigor Epaitegi Zentralak epaituko du hemendik gutxira. Fiskaltzaren esanetan, Espotek aurrera eramandako ekintzak "milioika pertsonak ikusi zituzten, eta Espainiako herritar asko suminduta sentitu ziren".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.