ikurrak

Fiskalak delitu zantzuak antzeman ditu Espainiako ereserkiaren aurkako txistuetan

Espainiako futbol kopako finala jokatu zuten Athleticek eta Bartzelonak iazko maiatzaren 30ean. Ozen egin zioten zaleek txistu Espainiako ereserkiari. [Youtube]https://youtu.be/iBYr0DRdiF8[/Youtube]

2016ko otsailaren 4a
09:27
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak uste du txistualdi hura "erregearen eta Espainiako ikurren aurkako iraina" izan zela. Manos Limpias elkarteak salaketa aurkeztu zuen txistu horien aurrean, eta Auzitegi Nazionalak salaketa hori ikertzearen alde agertu da fiskala.

Fiskalak txostenean idatzi duenez, Auzitegi Nazionalak eskumena du hori ikertzeko, Espainiako Zigor Kodearen 490.3 eta 543 artikuluetan jasotako delituak direlako ustez egindakoak.

2009ko finalean ere txistukada egon zen, eta, orduan, epaileak ez zuen deliturik ikusi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.