Joaneko partida urriaren 5ean edo 6an jokatuko dute, San Mamesen, eta itzulikoa, astebete geroago, urriaren 12an edo 13an, Hjorringen. Athleticek zortzi urte daramatza Europako kluben arteko lehiaketa nagusia jokatu gabe, baina aurreko sasoian Espainiako Liga irabazi izanak eman dio horretarako aukera. Aurtengoa, Txapeldunen Ligan ariko den bosgarren aldia da. Aurreko lauetan ez zuen gainditu lehen ligaxka. Oraingoan, ordea, zuzenean sailkatu da lehen kanporaketarako.
FUTBOLA
Fortuna Hjorring, Athleticen aurkaria
Zuri-gorriek Danimarkako txapeldunaren aurka jokatuko dute Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu