Fran Gonzalez galiziarrak ez du Urdaibai entrenatzen jarraituko. Horrela erabaki zuten herenegun arratsaldean egindako batzarrean. Bermeo Arraun Elkarteko presidente Josu Zabalondok azaldutakoaren arabera, "alde bien artean hartutako erabakia izan da, adostasunez hartutakoa". Iker Zabala (Bermeo, Bizkaia) da entrenatzaile berria.
Denboraldi hasierako emaitzak «"z dira batere onak izan" eta elkarteak uste du zerbait egin behar zuela denboraldiari buelta emateko asmoz. "Toki guztietan gertatzen diren gauzak dira ez gurean bakarrik", dio Zabalondok. Gauzak "txarto" joanez gero, "zenbat eta arinago eten hobeto", azaldu du elkarteko presidenteak.
Iker Zabalak, entrenatzaile lanak egiteaz gain, arraunean jarraituko duela azaldu du Zabalondok. Herenegun hasi zen hura taldea entrenatzen. Lehenengo egunetan Patxi Bilbao Urdaibaiko entrenatzaile ohiaren laguntza izango du.
Gonzalezekin kontaktuan jarri baino lehen Zabalarengan pentsatu zuten entrenatzaile lanak egiteko. Hala ere, orduan ezezkoa eman zuen. Orain, egoera ikusita, baietz esan du.
Bermeo Arraun Elkarteko presidenteak eskerrak eman gura dizkio Fran Gonzalezeri egindako lanagatik. "Entrenatzaile ona da baina askotan gauzak ez dira behar bezala irteten".
arrauna
Fran Gonzalezek eta Urdaibaik kontratua eten dute
Iker Zabala arraunlari bermeotarra da entrenatzaile berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu