Roland Garros

Francesca Schiavone italiarra txapeldun

Samantha Stosur australiarraren kontra irabazi du Ronald Garroseko emakumezkoen finala, aurreikuspen guztien kontra.

2010eko ekainaren 5a
20:38
Entzun
Faboritoak ez dira beti garaile, eta gaur hori gertatu da Phillippe Chatrier pistan. Samantha Stosur urduri atera da Roland Garroseko finala jokatzera, eta Francesca Schiavonek, ezustean, joko bikainari esker, emakumezkoen finala eskuratzea lortu du: 6-4, 7-6 irabazi du.

Bihar, berriz, gizonezkoen finala jokatuko dute Rafael Nadal kataluniarrak eta Thomas Soderling suediarrak. Soderling kostata iritsi da finalera, Thomas Berdychen aurka estu-estu lortuta garaipena (6-3, 3-6, 5-7, 6-3 eta 6-3). Nadal, berriz, Juergen Melzerren kontra arazo handirik gabe irabazita iritsi da (6-2, 6-3, 7-6). Nadalek irabazten badu, bosgarren Rolamd Garrosa eskuratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.