Frank Schleck ziur dago ez duela «debekatutako ezer» hartu, herenegun Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) luxenburgotarraren positiboa jakinarazi ondoren. Txirrindulariak uztailaren 14ko kontrolean eman zuen positibo, diuretiko batekin, baina Schleckek ukatu egin du tranpak egin izana. Horregatik, bigarren lagina aztertzeko eskatuko du: «Positiboa baieztatzekotan, pozoitu egin nautela salatuko dut». Izan ere, ez du emaitza horren arrazoirik topatzen.
Positiboa ezagutu ostean, RadioShack taldeak Tourretik kanpo utzi du Luxenburgokoa, «taldeko lasaitasunari eusteko». Haatik, UCIk ez dio behin-behineko zigorrik ezarriko txirrindulariari, arauek hala zehaztuta.
Txirrindularitza. Frantziako Tourra
Frank Schleckek «pozoitu» egin dutela salatuko du, positiboa baieztatuz gero
Ziurtatu du ez duela hartu «debekatutako ezer», eta iragarri du bigarren lagina aztertzeko eskatuko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu