Frantziak ez zuen huts egin Sei Nazioen torneoan
ERRUGBIA. Frantziak 17-23 irabazi zion herenegun Eskoziari Edinburgon, Sei Nazioen torneoko hirugarren jardunaldian. Garaipenari esker, frantziarrak bigarren dira sailkapenean, lau punturekin, Galesek baino bi gutxiagorekin. Hori bai, Frantziak partida bat gutxiago jokatu du, Parisen Irlandaren aurka jokatu beharrekoa atzeratu egin baitzen eguraldiagatik. Igande honetan jokatuko dute (16:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu