Futbola-Frantziako Kopa

Frantziako futbol federazioak ez dio Baionako Avironi Anoetan jokatzeko baimenik eman

Frantziako futbol federazioak ez dio Baionako Avironi Frantziako Kopako final-zortzirenak Donostiako Anoeta estadioan jokatzeko baimenik eman, "Frantziako Kopa Frantzian jokatu behar dela" argudiatuz. Baionako taldeak etxean jokatu nahi zuen PSG Paris Saint Germain taldearen aurkako kopako partida, baina federazioak zalantzak zituen Baionako futbol zelaiaren segurtasunaren inguruan. Erabaki horri helegitea jarriko diotela azaldu dute Baionako Avyron taldearen arduradunek. Federazioak helegitea aintzat hartzen ez badu, partida Bordelen jokatu beharko lukete.

2004ko urtarrilaren 28a
16:08
Entzun
Baionako Avyron taldeko arduradunek Donostiako Anoetan jokatzeko nahia azaldu zuten, otsailaren 10ean edo 11n jokatuko den partidarako sarrera asko saltzen ari baitira. Baionako Avyronen futbol zelaiak 9.600 lagunentzako tokia du soilik.

Partida PSGren aurka jokatzeak duda horiek hazi besterik ez ditu egiten. Jende gehiago espero izateaz aparte, Parisko ultrek gogorrak diren fama dute eta ez da errana Baionak baduela ultrek eragin ditzaketen istiluak ekiditeko gaitasuna.

Bigarren aukera, partida Donostiako Anoeta estadioan jokatzea litzateke. 30.000 lekurekin sarreren salmentaren arazoa konponduko litzateke. Diru iturri interesgarria ere sortuko luke. Baionako taldeak gogotik jokatuko luke han eta, iduriz, Parisko PSGk ez du arazorik ikusten. Jose Luis Astiazaran Realeko lehendakariak Manu Merin Baionakoari zelaia eskaini zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.