Frédéric Finot-ek hiru minutuko aldea ateratzen dio tropelari, helmugatik 15 kilometrora

Frederic Finot helmugara iritsi eta maillot horia jantziko du Sedaneko helmugan. Txirrindulari frantziarrak ia berrehun kilometro daramatza tropelaren buruan, eta hiru minutu ateratzen dizkio Fassa Bortolok zuzentzen duen tropelari.

2003ko uztailaren 7a
17:10
Entzun
Credit Agricole taldeko Lilian Jégouek ihes egin dio harekin tropeletik ihesi zihoan Frederic Finoti. Helmugara iristeko berrogei kilometro baino gutxiago falta dira, eta bost minutu inguruko aldea ateratzen dio tropelari. 34 segundoko aldearekin helmugaratzen bada, Frantziako Tourreko lider berria izango da Jégou.

Lilian Jégou (Crédit Agricole) eta Frédéric Finot (Delatour) txirrindulari frantziarrek ia 200 kilometro baino gehiago egin dituzte elkarrekin ihesean, gaurko etapa hasi eta bost kilometrora ihes egin ondoren. Jegouk ihes egin dio bere ihesaldiko lagunari eta bakar bakarrik doa helmugarantz. Lotto eta Fassa Bortolo taldeak gogor jotzen ari dira tropelean, McEween eta Petacchiri sprinta prestatze aldera. Momentuz bost minutu inguruko aldea kentzen dio Jégouk tropelari.

Atzo izandako erorikoaren ondorioz, berriz, Rabobank taldeko Levi Leipheimer eta Marc Lotzek Tourre utzi egin dute. Tyler Hamiltonek, berriz, bigarren etapan parte hartzea erabaki du, atzoko erorikoan klabikula pitzatu bazuen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.