Freirek irabazi du laugarren etapa Andaluziako Itzulian
TXIRRINDULARITZA. Oscar Freire espainiarrak (Katuxa) irabazi zuen atzo Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, esprintean Daniel Schorni (NetApp) eta Michael Matthewsi (Rabobank) aurrea hartuta. Sailkapen nagusian Alejandro Valverde espainiarrak (Movistar) jarraitzen du lider. Gaur amaituko da Itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu