Fuenlabrada garaitu eta lider izan nahi du Baskoniak

Real Madrilek kale egin zuen atzo Alacanten, eta arabarrek eskura dute sailkapeneko lehen postua (12:30, ETB1)

Andoni Urbistondo.
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Baskoniak Fuenlabradari irabazi eta ACB ligako lidergoa lortu nahi du. Horretarako aukera ezin hobea du. Izan ere, partidarik galdu gabe zegoen talde bakarrak, Real Madrilek, atzo Alacanten aurka galdu zuen. Talde mordo bat dago 3-1 balantzearekin, zazpi, baina Ivanovicen taldeak du aldeko eta kontrako puntu balantze onena, nabarmen. Fuenlabradari irabaztearekin nahikoa luke buru-buruan jartzeko.

Fuenlabrada da, hain zuzen ere, 3-1 balantzearekin daudenetako bat, eta liga bikain hasi duela erakusten du estatistika horrek. Sailkapen buru ere izan zen Fuenlabrada bi jardunalditan, eta ia-ia eutsi zion sari horri, Kanaria Handian azken segundoan 71-70 galduta. Ivanovicek berak esan du Fuenlabrada talde orekatua dela, ona, «arriskutsua». «Barruan indar handia dute Batistarekin, baina kanpoko lerroan ere hiruko jaurtitzaile onak dituzte: Valters, Mainoldi, Barton, Rabaseda...».

Baskoniak lau garaipen lortu ditu jarraian liga eta Euroligaren artean, eta bosgarrena lor dezake errenkadan gaur. Horri lidergoa gehituz gero, asteburu bikaina izango litzateke, Moskura bidaia egin eta asteazkenean Khimkiren aurka jokatzeko konfiantza dosi garrantzitsua. Partidaren bilakaeraren arabera, litekeena da Ivanovicek Bjelica eta Ribasi jokatzeko aukera gehiago ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.