Huts gutxi egin beharko ditu Alavesek hemendik aurrera Lehen Mailara igoko bada, eta gaur bete-betean borrokatuko dira Xerezen, etxean hiru puntuak eskuratzeko (17:00etan). Enrique Martin Monrealen taldeak oraindik ere igoera postuetara gerturatzeko itxaropena du, eta Alavesi dagokio hori oztopatzea: aurkari zuzena izan daitekeena urruntzeaz gain, sailkapenean gora pauso bat emateko.
Chuchi Cosek iragan asteburuan atera zuen hamaikako bera jarriko du, aldaketa batekin: Astudillo itzuliko da euskarrira, Juvenalen tokian. Bere lana oso garrantzitsua izango da Xerezen jokoa zapuzteko, eta, bide batez, Alavesen kontraerasoak hasteko. Dena den, eta etorkizunera begira, defentsa lan ona egitea garrantzitsua izango da, konfiantza hartzeko.
FUTBOLA. ALAVES. Igoeraren ametsa behin betiko zapuztu nahi dio Alavesek Xerezi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu