Irabaztea da txapelketan jarraitzeko itxaropen bakarra, besterik ez, sinple baino sinpleagoa. Suitzak eta Kroaziak Europako Txapelketan lehenengo fasetik haratago iristeko ia itxaropen guztian gaur jarriko dituzte jokoan Leiriako Maghalaes Pessoa estadioan. Izan ere biek ala biek beraien taldean ezustekoa eman ahal izateko nahitaezkoa dute lehen fasean aurkituko duten aurkari 'bigunena' mendean hartzea.
Gaurko jardunaldiko partida esanguratsuenaren dirdirak, Ingalaterrak eta Frantziak jokatuko dutena hain zuzen, taldeko beste bi selekzioek jokatzen dutena itzalpean utzi du. Hala eta guztiz, taldeen zozketak Suitza eta Kroazia txapeldun izateko deituak daudenbi taldeekin parekatu baditu ere, balkaniarren buruz buruko talentuak zein helbetiarren talde lan serioakezusteren bat eragin dezakete. Txapelketa handien bezperetan hautatzaile guztiek hitzetik hortzera erabiltzen duten topiko batek aitzin lehiak berebiziko garrantzia duela dio, esamolde horrek are eta pixu gehiago irabaziko du Leiriako partidan. Izan ere, Suitzak zein Kroaziak oso zail izango baitute beste taldekideei, Frantziari eta Ingalaterrari alegia,garaipen edo berdinketaren bat lapurtu ahal izatea. Dena denhala suertatuko balitz gaurko partidaren emaitzak berebiziko garrantzia izango duB taldetik hurrengo faserakosailkatuko diren taldeakzeintzuk izango diren erabakitzeko.
Suitzar miraria eta Kroaziarrenharrotasuna
Txapelketakolehen faseko aurkariak jakitean Kroaziako hautatzaile Otto Baricek bere taldea «edozeinen» aurka lehiatzeko gai zela berretsi zuen, urrunegijoan zen entrenatzailea.Kroaziak talde sendoa badauka ere, zelai erdia bere 'urrezko aroa' gidatu zuen belaunalditik oso urrun ageri da eta aurrealdean Prso erraldoia bakarregi dago aurkarien defentsarekin lehiatzeako. Dena den zulo handiena atzean dauka Kroaziak, atezain tiular Pleticosak adio esan dio Europako Kopari eta Juventuseko zentral Igor Tudorrek lehen partidanezingo du jokatu.
Suitzak aldiz, sailkapen fasean Errusia eta Irlandaren aurretik bere taldeko buruan jarri zuen talde lan serioari eutsi beharko dio zerbait lortu nahi badu.Talde helbetiarrean hiru izen azpimarratu behar dira,atzean zurrumurruek Realetik gertu jarri duten Mueller zentrala da erreferentzia nagusia, zelai erdian ostera taldeko izar Hakan Yakinek erasoko jokoaren lema zuzentzen du. Aurrrealdean aldiz selekzioarekin ehun partidak pasa berri dituen Stephane Chapuisatek beteranoak oraindik ere lekua dauka hasierako hamaikakoan.
FUTBOLA. Amesten jarraitzeko
Kroaziak eta Suitzak Eurokopan jarraitzeko itxaropen gehienak jokoan jarriko dituzte gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu