Gaurko partida oso garrantzitsua den arren, Athleticeko jokalariek buruan dute ez dela erabakigarria. Kanporaketa San Mamesen erabakiko da, eta jokalariek ezin dute hori ahaztu: «Gure helburua Vienan irabaztea da, kanporaketan gainditzeko itzuliko partida berdintzea nahikoa izan dadin», esan zuen atzo Joseba Etxeberriak. Partidaren gidaritza aurkariaren ardura dela gaineratu zuen atzo, «bera baita etxean jokatzen duena».
FUTBOLA. ATHLETIC. KAPITAINA. Joseba Etxeberria: «Berdinketa Bilbon nahikoa izatea nahi dugu»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu