FUTBOLA. Australiak eta Kroaziak bigarren faserako txartela dute jokoan
Kroaziak eta Australiak final-zortzirenetako txartela dute jokoan, gaur, Dortmunden. Bi taldeen helburua multzoko bigarren postua da, Brasilek burua ziurtatua baitu dagoeneko. Australiak nahikoa luke berdinketarekin, beti ere, jardunaldiko beste partidan Japoniak Brasili ez balio hiru goleko aldearekin irabazten. Kroaziak, berriz, Australiari nahitaez irabazi behar dio aurrera egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu