FUTBOLA. «Denboraldiko partidarik garrantzitsuena da»

2005eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Kopan ezinbesteko jokalaria da Iñaki Muñoz Osasunarentzat. Ia hogei partida jokatu ditu jarraian txapelketa horretan azken urteetan, eta sasoi honetan taldeak Kopan sartutako sei goletatik lau berak sartu ditu. Sevillaren aurka kale ez egitea jarri du orain helburutzat euskarri iruindarrak.

Nola ikusten duzu Sevillaren aurkako lehia?

Orain, luzapeneraino iritsi eta kanporaketa pasatzearekin konformatzen naiz, eta hori lortu ahal izateko zaleen babesa ezinbestekoa izango dugu. Sasoiko partidarik garrantzitsuena da.

Joaneko 2-1koa gainditzea ez da ezinezkoa, ezta?

Ez, noski, baina erraza ere ez da izango. Sevillak talde bikaina dauka, eta Bartzelonak emandako jipoiak min egingo zion. Gainera, orain bi urte Sadarren gertatutakoa ere gainditu nahiko dute.

Zein da gakoa?

Golik ez jasotzea erabakigarria litzateke, erasoan golen bat egiteko aukerak izango baititugu. Burua galtzerik ez da, partida ondo jokatzen asmatu behar dugu guk.

Kopan orain arte bezain txukun jarraitzeko asmotan izango zara, ezta?

Golak sartzen ari naiz, baina garrantzitsuena, hori baino gehiago, kanporaketa gainditzea da. Nolanahi, nire gol bati esker sailkatzea gustatuko litzaidake, noski.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.