Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiz, Lehen Mailako hurrengo jardunaldia ez da atzeratuko, eta, denboraldi honetako egutegian jaso bezala, urtarrilaren 2an (igandea) eta 3an jokatuko da.
Espainiako Futbolarien Elkartea (AFE) urtarrilaren 2an jokatzearen aurka zegoen, lan itunak 2a jaieguna dela dioelako, baina Futbol Liga Profesionalak zioen uztailetik egina dagoela 2010-2011ko egutegia eta orduan jarri zela 17. jardunaldiaren parte bat urtarrilaren 2an ere jokatuko dela. AFEk auzitara jo zuen, baina Arlo Sozialeko Auzitegi Nazionalak ez dio arrazoirik eman.
Auzitegiak gaur 13:00etan jakinarazi du neurria; hain zuzen, erabakia hartzeko gai ez dela esan du, eta, beraz, AFEren eskaerak ezin izan du aurrera egin.
Euskal taldeen partidak:
- Athletic-Deportivo (igandea, 16:00).
- Sevilla-Osasuna (igandea, 20:00).
- Zaragoza-Reala (astelehena, 20:00).
futbola
Futbola egongo da urtarrilaren 2an eta 3an
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez dio arrazoirik eman Futbolarien Elkarteari. Athleticek eta Osasunak igandean jokatuko dute; Realak, astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu