FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Aukera zaila, baina aukera azken finean

Reala Sevillaren kontra ariko du gaur; Xabi Prietok eta Brechetek ezingo dute jokatu

Xabier Lopetegi.
2004ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Sanchez Pizjuan zelaia ez da denboraldiko lehen garaipena lortzeko tokirik samurrena, baina Realak, behintzat, horretan saiatu beharko du. Amorrortuk aldaketak egin beharko ditu, Brechet eta Xabi Prieto lesionatuta daudelako. Frantziarrak minduta dauka berriz ere akilesen tendoia, eta atseden hartu beharko du. Larriagoa da Prietoren lesioa. Erdilariak luxazioa dauka besaburuan, eta hiru aste eman beharko ditu jokatu gabe. Jauregi, ordea, jokatzeko moduan dago, eta berak beteko du Brecheten hutsunea. Era berean, Rossato hasierako hamaikakoan zelairatuko du Amorrortuk, zelai erdiko ezker hegalean.

Sevillari dagokionez, Baptista lesionatuta dago, Realaren mesederako, baina hura ordezkatzeko gai diren gizon asko ditu Sevillak. Dario Silva, Renato eta Antonio Lopez gertutik zaindu beharko dituzte txuri-urdinek. Baita Jesus Navas ere, aurten besteen gainetik nabarmendu den erdilari gaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.