FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Azken bolada onari eta igoera postuei eusteko asmoz zelairatuko dira Pontevedran

Erredakzioa
Donostia
2004ko urriaren 31
00:00
Entzun
Eibarrek sailkapeneko hirugarren postua defendatu beharko du gaur, Pontevedraren kontrako partidan. Igoera postuei eusteko lan erraza izango dute armeroek, teorian, galiziarrek, etxean ez baitute partidarik irabazi.

Eibartarrek etxetik kanpo lortzen dituzten emaitza onak kontuan hartuta, eta azken bederatzi puntuetatik zazpi eskuratu dituela, Jose Luis Mendilibar entrenatzailea baikor dago: «Sentsazio onak ditut, Lanzaroterekin bi aldiz izan naiz han, eta ondo joan zait bietan». Galiziarrak oso oldarkorrak direla badaki, baina jokatzen uzten dutela dio: «Gauzak ondo egiten baldin baditugu, bizkarra hartu, eta gol aukerak egiteko moduan izango gara». Kopatik kanpo geratu ondoren irabaztea garrantzitsua izango dela ere baderitzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.