FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Bartzelona da Ligako txapeldun berria

Kataluniarrek Real Madrilek Sevillan egindako hutsa baliatu zuten, Levanteren aurka berdinduz

Igor Susaeta.
2005eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Bartzelonak bere historiako 17. Espainiako Liga irabazi zuen atzo, txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Levanteren aurka bana berdindu ostean. Kataluniarrek dezente sufritu zuten Ciutat de Valencia zelaian, baina Eto´ok partidako 59. minutuan lortutako golari esker, sei urte irauten zuen titulo lehorteari amaiera eman zioten.

Real Madrilek ere Sevillan jokatu zuen atzo. Luxemburgorenak ez ziren Sanchez Pizjuan zelaian jokatutako lehia irabazteko gai izan (2-2), eta horregatik berdinketa nahikoa zitzaien Rijkaardenei, Liga irabazteko. Levante, baina, larri dabil. Jaitsiera postuetan dagoen Mallorca hiru puntutara zuen, atzoko neurketa hasi baino lehenago. Hori dela eta, hil ala bizi irten ziren; haustera. Ez, ordea, Bartzelona. Ligaz jabetzeko berdinketa nahikoa zela jakinda, arriskatu gabe jardun zuten Ronaldinho eta enparauek. 34. minutuan merezitako saria lortu zuen Levantek, Riveraren bidez. Kataluniarrak ez ziren urduritu eta bigarren zatiaren ordu laurdena betetzera zihoanean, Eto´o kamerundarrak bere 24. gola sartu zuen. Azkenean, Levantekoak gustora lortutako puntuarekin eta Bartzelonakoak puztuta, Liga irabaztegatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.