FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. estralurtarrekin

JOSEBA Etxeberriak agian ez du jokatuko, eta Tikok aukera gutxi du; Real Madrilen Owenek ezin izango du jokatu

haritz gallastegi
2004ko irailaren 25a
00:00
Entzun
«Real Madril da aurkaririk aproposena egoerari buelta emateko. Athletic estu egon denean ondo erantzun du Real Madrilen aurka». Valverderen adierazpenak dira. Lurtarrak mendean hartu ezin direnean, galaktikoei irabazi behar.

Ez da egoera erraza talde zuri-gorriarena. Liga hasi besterik ez da egin, baina datozen partida biek sasoi guztia baldintzatu dezakete. Denboraldia hasi besterik ez da egin, baina emaitza txarrek urduritu egin dezakete talde zuri-gorria eta bere ingurua. Hasi bezain pronto zuloan sartzeak arazoak ekartzen ditu normalean, Ligan dagoen berdintasunarekin ez baita samurra sailkapenean gora egitea. Horregatik da horren garrantzitsua Real Madrilen aurka hiru puntuak eskuratzea. Gaur galtzeak eta Trabzonsporren aurka kanporatuak izateak krisi gogorra ekarriko luke luzera begira UEFAtik kanporatua izatea onerako izango dela pentsatzen dutenak ere ez dira gutxi.Ez bata ez bestea gerta ez daitezen, lehen lau jardunaldietan oker egindakoak zuzendu beharko ditu Valverderen taldeak. Azken hiru denboraldietan errepikatu diren akats berberak, zehatzago izateko: defentsako hutsak. Opariz opari ari da aspalditik talde zuri-gorria. Kontzentrazio ezaren ondorio ziren hutsak zirela esaten zuen Heynckesek eta horren aurrean ezer gutxi egin zezakeela. Valverde ez da horren argia, baina ildo berari eusten dio. Ez zaie arrazoirik falta. Nola konpondu? Ez da erraza. Jokalariak aldatzea ezinezkoa da non aukeratu ez dago. Beraz, eguneroko lanean landu beharko den kontua izango da. Defentsan ez eze, erasoan ere orain arte baino gehiago asmatzea ez litzateke txarto egongo.Okerrak zuzendu ezean aurrean duen aurkariak ez duela barkatuko badakite Athleticeko jokalariek. Real Madril ez dago sasoi betean, baina munduko jokalaririk onenak ditu.Camacho ihesi joan da. Egungo Real Madril ez omen da berak ezagutu zuena orduan garciatarrek jokatzen zuten, eta orain Zidane, Ronaldo, Roberto Carlos eta enparauek. Ez da gauza bera, ez. Bere lagun min batek ordezkatu du, garciatar batek, Garcia Remonek. Ez dirudi egoera aproposena denik behar den maila emateko, baina sailkapeneko puntan daude. Zidane, Solari, Cesar, Woodgate eta Owen min hartuta egon arren, liderrak izan gura dute jardunaldi amaieran. Erne, beraz.

JOSEBA Etxeberriak agian ez du jokatuko, eta Tikok aukera gutxi du; Real Madrilen Owenek ezin izango du jokatu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.