FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Getafe ez da Real Madril

Santiago Bernabeun beldurrez aritu izana leporatu diote Osasunari; Getafe igo berriaren aurka itxura aldatu nahi dute etxekoek

2004ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Iragan asteartean Osasuna Real Madrilen krisia larritzeko gauza zela uste zuten osasunazale askok, eta Santiago Bernabeun emandako itxurak atsekabetuta utzi zituen zale asko. Real Madrilek ez zuen aparteko nagusitasunik erakutsi, baina Osasunak denboraldia hasiz geroztik eginiko jokorik pattalena egin zuen.

Garaipen gosea falta izan zitzaion. Santiago Bernabeun etengabe erasoan aritzea ezinezkoa dela esan dute jokalari gorritxoek, galdu izana arrazoitzeko. Gaur arratsaldeko aurkaria ez da Real Madril, ordea. Lehen Mailako talderik apalenaren aurka jokatuko dute, Getaferen aurka, eta Sadarren: bestelako gogoa erakutsi behar du Javier Aguirreren taldeak.Real Madril galaktikoaren aurka kaskar jokatu izana leporatu ziotenean, «Getaferen aurkako norgehiagokan lurtarrak lurtarren aurka» ariko direla erantzun zuen atzo Aguirrek. Sadarren jokatuta garaipenean soilik pentsatu behar dutela esan zuen entrenatzaile mexikarrak, baina Getaferen arriskua ere aipatu zuen: «Horrelako taldeak gure indar berarekin aritzen dira, eta estu hartu ohi gaituzte normalean. Gainera, Sadarren punturen bat lortzea Nou Campen edo Bernabeun baino errazagoa dela badakite, eta asmo horrekin etorriko dira», ohartarazi zuen Aguirrek.Hasierako hamaikakoari dagokionez, bi aldaketa egingo ditu mexikarrak: Krutxaga atzealdearen erdira itzuliko da, Cuellarren kaltean, lesioa osatu ondoren, eta Ortizek Valdoren tokia hartuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.