FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. «Salbazioa ia eskuan izanda ere, ezin dugu ezer oparitu»

2005eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Bai, sasoi honetan oso ondo ari dira futbolean. Baina nolanahi gu ere bolada onean gara orain, eta jarraian bosgarren partida irabazten ahaleginduko gara.

Hamargarren gola egiteko irrikan egongo zara.

Beno, ederra litzateke, baina lo egin ezinda ez nabil horregatik. Kopako itzuliko partidara bitartean bolada onari eustea garrantzitsuagoa da.

Riquelme eta jokalari guztiak datozela dirudi

Partida amaieran aurkariak jokalari bat falta zuela argudiatu ahal izatea ez zait gustatzen. Onenek jokatzea nahi dut nik, etor daitezela denak.

Lehen itzuliko partidan jaso zenuten egurra gogoan al duzu?

Bai, baina ea errebantxa hartzeko modurik badugun.

Jokatu behar zenean baino orain jokatzea hobe zuentzat.

Beno, orain bolada onean gaude eta orduan ez, baina inoiz ez dago jakiterik.

Helburua ia lortuta izateak ez al dizue motibazioa galaraziko?

Ez, partida irabazteko asmoz zelairatu behar da berdegunera beti. Salbazioa ia eskuan izateagatik ezin dugu ezer oparitu eta hala eginez gero lotsatuta amai ditzakegu norgehiagokak.

Zure herrikide Forlanekin argi ibili beharko da

Bai, ondo dabil, oso azkarra da eta golaren bidean dabil sasoi honetan. Erne ibili beharko dugu berarekin.

Osasunak fitxatu nahi izan zuen jokalariaren aurka, Figueroa edo Forlan beraren aurka aritzea pizgarri bat al da?

Ez, nire ustez eurek dute nire aurka aritzeko ilusioa (esaldia amaitu orduko barrez hasi eta aldageletarako bidea hartu du).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.