Liverpoolek bere historiako hirugarren Europako Superkopa irabazi zuen herenegun gauean Monakon 1997an eta 2001ean ere gailendu zen, Moskuko CSKA menderatuta (3-1). Djibrel Cisse izan zen partidako protagonista. 79. minutuan zelairatu zuen Rafa Benitezek eta partida erabaki zuten bi golak sartu zituen; horietako bat luzapenean.
Lehia hasi aurretik, Liverpool zen faborito argia. Ingalaterrako taldeak Errusiakoak baino futbolari hobeak ditu. Dena dela, ustezko nagusitasun hori zelaian islatu behar da ondoren. Horiekhorrela, faboritoa agintzen hasi zen. Zelai erdia gizonez bete zuen Rafa Benitezek eta Xabi Alonsori eman zioten baloia. Tolosakoak, hara eta hona, talde osoa mugitu zuen. Eurena zen baloiaren jabetza. Erasoko gizonek, Morientesek eta Luis Garciak, arriskua sortu zuten, baina ez ziren CSKAren atea zulatzeko gai izan.
Aurreneko 20 minutuetan jo eta su aritu zen Liverpool. Errusiarrak, ordea, aurrera egiten hasi ziren pixkanaka-pixkanaka. Vagner Loveri baloi luzeak bidali zizkiotenatzelariek eta horrela aurkariaren arearen hurbiltzen hasi ziren. Krasic izan zen, baina, Reinari sustoa eman ziona. Minutu batzuk beranduago Daniel Carvalhok zulatu zuen Reinaren atea, Liverpooleko atezainari dotoreziaz izkin egin ondoren.
Bigarren zatian, berdinketaren bila irten zen, itsututa, Europako Txapelduna. Errusiarrak, markagailuan aurretik egonda, atzean itxarotea erabaki zuten. Harik eta Cisse zelaian sartu zen arte. Frantziarra aurrelari bitxia da. Pasa den denboraldian heldu zen Rafa Benitezek zuzentzen duen taldera. Iritsi eta berehala, baina, larri lesionatu zen. Osatu ondoren, partida batzuk jokatu zituen denboraldiaren amaieran.
Auxerreko jokalari ohia aurten sasoi betean dagoela dirudi. Herenegun, irten eta lau minutura, lehia berdindu zuen. Luzapenean, berriz, bigarrena lortu zuen. Luis Garcia espainiarrak sartu zuen hirugarrena.
FUTBOLA. EUROPAKO SUPERKOPA. Liverpoolek luzapenean irabazi zion Moskuko CSKAri, Cisseri esker (3-1)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu