FUTBOLA. Gaurko Partidak

2006ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Argentina

Aldaketa. Luis Gonzalezek Cambiasso ordezkatuko du zelai erdian

Menpekotasuna. Argentina Riquelmeren etorriaren zain egon zen Boli Kostaren kontrako partidan. Hori ez da ona.

Messi eta Tevez. Bi aurrelariak jokatzeko moduan daude jada, baina Pekermanek aulkian utziko ditu.

Serbia eta Montenegro

Hiru erdiko. Petkovic hautatzaileak defentsaren egitura aldatzea erabaki du.

Puntuak. Horren beharra du, Herbehereen kontra galdu egin baitzuen. Jokalari guztiak itxaropentsu daude.

Ljuboja. Stuttgarteko aurrelariak jokatuko du ziurrenik Milosevicen alboan, Kezman goleatzailearen kaltean.



Herbehereak

Aurreko berak. Van Bastenek lehen partidako hamaikako bera zelairatuko du.

Beroa. Tenperatura altuak direla medio, zelaiak lehor antzean daude. Horrek beren jokoa trabatzen duela diote.

Van der Sar. 111. lehia jokatuko du bere selekzioarekin. Partida bakarra falta zaio Frank de Boerren marka berdintzeko.

Boli Kosta

Dindane. Kalou ordezkatuko du, eta bera arituko da puntan, Drogbarekin batera.

Presioa. Munduko Kopa hasi aurretik Boli Kostan piztutako itxaropena apaltzea komeni dela uste dute jokalariek.

Atzerrian. Jokalari guztiek bertako ligatik kanpo jokatzen dute. Kasu bakarra da Munduko Kopako selekzioen artean.





Mexiko

Bravo. Iranen kontrako lehian bigarren zatian irten zen, eta bi gol sartu zituen.

Ukitu eta ukitu. Baloia hanketan edukitzea gustatzen zaio Mexikori. Pixkanaka-pixkanaka egiten du gorantz.

Taktika. La Volpe hautatzaileak goitik behera aztertzen ditu kontrarioak. Horregatik, askotan jokatzeko modua aldatzen du.

Angola

Itxaropentsu. Lehen partida galduta ere, itxuran aritu ziren Portugalen kontra.

Estreinakoa. Lehen aldia izanda, presiorik gabe ari dira. Halere, final-zortzirenetara sailkatzearekin amets egiten dute.

Mantorras. Bera da selekzioko jokalaririk ezagunena, baina kili-kolo dabil. Gaur ere aulkian geldituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.