Bigarren Mailako sailkapenean hirugarren postuan dago egun Alaves, igoera postuetan beraz, baina laugarrenera jaisteko arriskuan ere bai. Gaur Mendizorrotzan Salamancari irabazita, lasaitu ederra hartuko luke eta igoera postu horietan asentatuko litzateke datozen partidei konfiantzaz aurre egin ahal izateko. Mendizorrotzan jokatuko da gaurko norgehiagoka (19:00, ETB1).
Salamanca beharrak akuilatuta joango da Gasteizera. Azkena jokatu dituen hamabi partidetan puntu bakarra lortu du Andoni Goikoetxea euskal herritarrak zuzentzen duen taldeak. Jaitsiera postuetatik oso hurbil jarri ditu horrek, eta puntuen premia larria du arnasa lasai hartzen hasteko. «Ez da batere erraza izango. Sasoiko dagoen taldea da eta Lehen Mailan jokatzea zer den badakiten jokalari asko ditu», aitortu du Goikoetxeak berak.Alavesen, Dimitri Piterman presidenteak ezarritako isiltasunaren legeak indarrean jarraitzen duhogeigarren eguna beteko da gaur bertan. Berritasunen artean nabarmentzekoa, Edu Alonso deialdira bueltatu dela min hartuta denbora asko egin ostean. Chuchi Cos entrenatzaileak hasieratik zelairatuko du berriro David Sanchez jokalari fitxatu berria, eta oso litekeena da joan den larunbatean Eibarren kontra zelairatu zuen hamaikako berbera zelairatzea. Manuel Perez Perez izango da epailea.
FUTBOLA. Igoera postuetan finkatzeko aukera du gaur Alavesek, Salamancaren kontra irabazita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu