FUTBOLA. Itxura aldatu eta arima piztu

Alavesek Atletico Madrilen zelaian jokatuko du gaur; Cosek aldaketa dezente egingo ditu hamaikakoan, defentsako lana indartzeko asmoz

Igor Susaeta.
2005eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Ez dago atzera egiterik. Ezin da, ezinezkoa da. Burua altxatu eta aurrera egin behar da. Bizitzaren legea da hori. Alavesek, begiak ireki eta Atletico Madril izango du gaur arerio. Zelai maltzurrean, gainera. Kontrarioari aurre egiteko, baina, lehia prestatzeko, atzera egin du Alavesek. Orain jardunaldi batzuk jantzitakoa trajea atera duarmairutik. Horri hautsa kendu ondoren, itxura aldatuta zelairatuko da Vicente Calderonen. San Mamesen piztu eta joan den astean Mendizorrotzan itzalitako arima berpiztu nahi du, gisa horretara, Madrilen.

Chuchi Cos entrenatzaileak San Mamesen azaleratutako espiritua sentitu nahi du berriro. Horretarako aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Lerro guztiei eragingo diete aldaketa horiek. Defentsan, esaterako, Tellez deialditik kanpo gelditu da. Era berean, Mallorcaren aurka alboko moduan aritutako Edu Alonsok eta Lacenek beren posizioa metro batzuk aurreratuko dute. Hartara, Sarriegi, Gaspar Ðzigorra bete ondorenÐ eta Poli hamaikakora itzuliko dira ziurrenik. Carpinterok jokatuko du, aspaldiko partez, beren aurretik. Astudillo nekaezinak eta Aloisik edo Bodipok lagunduko diote zelai erdian. Hegaletan, berriz, aipatutako Edu Alonso eta Lacen sakontzen saiatuko dira. Nene bakarrik arituko da puntan. Ruben Navarro, berriz, Gasteizen gelditu zen, azken unean min hartu ondoren.Taldearen itxura aldatuko du entrenatzaileak, defentsako lana sendotzeko helburuarekin. Argi dago. Ondo egina, bestalde. Izan ere, Mallorcak nahi bezala jokatu zuen lehengo igandean Mendizorrotzan. Zergatik? Alavesen zelai erdiaren lana negargarria izan zelako. Gaur, behintzat, lan egingo duten jokalariak zelairatuko ditu Cosek. Taldeak ordenari eusten baldin badio, kontraerasoan min dezente egiteko gai da. Nenek, hortaz, ardura handia izango du gaurkoan.San Mamesen lan ona egin zuen Alavesek. Orduko hartan erabilitako osagai berdinekin mamitu nahi du gaurko partida ere. Jokalariek ez dute inor engainatuko. Defentsako lanari beste edozeri baina garrantzia gehiago emango diote. Egoera zein den jakinda, normala. Talde guztiek gauza bera egiten dute. Iragan igandekoa, ordea, ez zen normala izan. Atletico Madril, berriz, ez hotz ez bero dabil. Horregatik, garaipen egarriz daude Carlos Bianchiren jokalariak. Azken bost partidetan ez dira irabazteko gai izan Ðlau berdinketa eta porrot batÐ. Hilabete eta erdi igaro da, Cadiz etxean mendean hartu zuenetik (3-0). 11.nak dira sailkapenean.Baina jokalari erakargarriak ditu. Petrov, Pablo, Ibagaza, Torres, Kezman, Maxi... Taldekide moduan edonork nahiko lituzkeen horietakoak. Entrenatzailea ere, ospetsua. Boca Juniorsekin (Argentina) den dena irabazitako Carlos Bianchi. Oraingoz, halere, ez du asmatu. Gaur, adibidez, Petrov azkarra aulkian utziko du. Probak egiten dabil. Torres eta Pablo hamaikakora bueltatuko dira. Aurrenekoa aurrelari bikaina da, eta gutxik dituzten dohainak ditu futbolean egiteko. Bigarrena, aldiz, Ligako defentsarik onenetakoa da. Bai, jokalari onak ditu Atletico Madrilek, baina ezin. Ezin puntan ibili.

Nenek 2012 arte segituko du eta Lacenek, aldiz, 2013 arte

Nenek 2012 arteko kontratua sinatu du Alavesekin. Orain hilabete hasi ziren negoziatzen. Medhi Lacenek, berriz, 2013 arte jarraituko du. Azken lehietan konfiantza eman dio Cosek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.