Lehen itzulian kasik partida guztiak jokatu zituen arren, Aguirrek Claveroren aldeko apustua egin du azken boladan. Claverok min hartu du, ordea, eta Corralesek beste aukera bat izango du hurrengo leiaketetan. Andaluziar gaztea irrikan dago.
Jokatzeko gogoz egongo zara, ezta?
Bai, noski, azken boladan ez dut aukera askorik izan, eta zelaietara itzultzeko irrikan nago, ea behingoz irabazten dugun, denbora gehiegi egin baitugu garaipenik lortu gabe.
Hamar jardunaldi irabazi gabe egin ostean, giro larria nabari al duzu?
Beno, salbazioa geure esku dugu oraindik ere, zazpi puntura ditugu jaitsiera postuak; eta beste taldeen emaitzen zain geratu beharrik ez dugu guk geure partidetan kale egiten ez badugu.
Sei puntuko partida dela dio Aguirrek.
Halaxe da, eta Sadarren 0-1 galdu genuela aintzat hartuta, 0-2 irabaztea kasik zazpi puntuko garaipena lortzea litzateke.
Ettien zaindu beharrik ez duzu izango behintzat.
Egia da, eta penarik ez nuen hartu ez duela jokatuko jakin nuenean, lasaitua hartu nuen, Sadarren egokitu zitzaidan bera zaintzea eta ez da batere erraza.
Hasieran halako jarraipena izan ostean, min eman al zizun ordezkoen aulkian geratzeak?
Beno, jokatu egin nahi izaten dugu guztiok, baina taldekide asko gaude, eta denentzat tokirik ez dago hamaikakoan. Gainera, nire lehen urtea da Lehen Mailan, eta ni ikastera etorri nintzen, batik bat. Alde horretatik, kexarik ez dut.
FUTBOLA. OSASUNA. ENRIQUE CORRALES. «Lasaitua hartu nuen Ettienek ez duela jokatuko jakinda»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu