Izarrik gabeko selekzioa da Grezia. Hori da Otto Rehhagelen lorpena, hori bere meritua. 2000. urteko urrian jaso zuen Greziako Federazioaren deia taldea zuzentzeko. Gutxik nahi zuten jada Alemanian. Werder Bremenen egin zuen bere ibilbiderik oparoena (1981etik 1995era: UEFA Kopa bat, Alemaniako Kopa bat eta bi Bundesliga), krisian zeuden taldeek salbatzaile gisa fitxatu zuten hurrena, baina bost aldiz gelditu zen jarraian lanik gabe maleta hartu eta Atenasera joan aurretik.Iritsi eta mutur joka aritu behar hasieran guztiekin. Federazioarekin berarekin, komunikabideekin... Ez zen kikildu. Berehala ohartu zen egoeraz. Atenasko hiru talde nagusiek (AEK, Panathinaikos eta Olympiakos) Federazioak adina agintzen zutela han, alegia. Baldintza bakarra jarri zuen: selekzioaren gaineko kontrol erabatekoa nahi zuela. Garbiketa ederra egin zuen funtzionario bihurtutako teknikoen artean, eta eredu bakar bati heldu zion: selekzioaren oinarria Atenasko hiru talde horietatik hartutako taldeekin osatu, eta behin eta berriz elkarrekin entrenarazi. Denborak arrazoia eman dio, eta eraginkorragoa izan da Seitaridis, Nikopolidis, Veneditis, Kapsis eta Zagorakisekin egindako lana, beste ligetan ari diren jokalariekin egindakoa baino (At. Madrileko Nikolaidis kasu). «Jokalari greziarrek oso onak die bakarka, baina taldean jokatzen dute ikasi beharra», esan zuen alemaniarrak selekzioaren ardura hartu zuen egunean bertan. «Familia baten pareko giroa lortu dugu, eta nire jokalariek taldean jokatzen ikasi dute. Guztiok bat gara», esan zuen Eurokopara abiatu aurretik Atenasen emandako prentsaurrekoan.
Germaniarren estiloa: sinplea, baina sendoa
Eta kostatu zaio entrenatzaileari alemaniarren diziplina eta lanerako grina greziarren sormenarekin uztartzea. Kostatu zaio, baina lortu du. Buruarekin jokatzen dute orain greziarrek: defentsan lerrokatuta, presioan ongi antolatuta; baloia lapurtu, batere nahastu gabe jokatu eta, batik bat, kontraerasoan min egin. Hitz batean: jokoa gelditu, baloia lapurtu eta korrika egin. Horiek dira entrenatzailearen aginduak. «Rehhagelen lana erabakigarria izan da guretzat. Orain badakigu zelaian zer egin nahi dugun». Esanguratsuak benetan Traianos Dallas jokalari greziarraren hitzak.
Ongi barneratu dute guztiek entrenatzailearen filosofia. Ongi ulertu dute, nahiz eta Rehhagelek ez duen grezieraz hitz bakar bat ere egiten. Iritsi berritan, Ioannis Topalidis izendatu zuen laguntzaile Alemanian hazitako greziarra da hura, laugarren mailako entrenatzaile kaskarra Rehhagelek deitu zion arte, eta Federazioaren irizpideen kontra hartu zuen laguntzaile gisa; hark egiten ditu itzultzaile lanak. Bera du lagun hurbilenekoa, eta Beate emaztea aholkulari konfiantzazkoa eta ezkutuko psikologoa. Horiek alboan hartuta lortu du Greziako futbolaren zutabe zaharkituei astindua eman eta azken urteotan horren makurtuta zeuden buruak zutunik jartzea berriro. Horiekin eta Goetherekin, noski. Hamaikakoak egiteko ere ez omen du Rehhagelek albo batera uzten haren Fausto obra.
-
Gaurko partida
partidako giltzak
Beroa: Arratsaldeetan jokatzen ari diren partidetan 35 graduak ez dabiltza urruti. Talde bakoitzaren maila fisikoa neurtzeko erabakigarria da. Greziak ordu berean jokatu zuen estreinako partida, Espainiak gauez jokatu zuen.
Kontraerasoa: Espainiarrak behin eta berriz ari dira esaten ezin dietela utzi greziarrei markagailuan aurrea hartzen. Portugalen kontrako partidan ikusi zela egoera horretan, kontraerasoan, min handia egiten dutela.
Hamaikakoa: Aurreneko aldiz, Iñaki Saez hautatzaileak ez du partidako egunera arte hamaikakoa emango. «Nire aholkulariek hori agindu didate, eta nik kasu egiten diet».
datua
Bigarrena? Larunbatean lortu zuen Greziak Eurokopa edo Mundu Kopa batean lortzen duen lehen garaipena. Gaur bigarrena?
-
Emaitzak eta sailkapenak
a multzoa
Jokatutako partidak
Portugal1-2 Grezia
Espainia 1-0Errusia
Gaur
Grezia -Espainia (18:00)
Errusia -Portugal (20:45)
Ekainaren 20a
Errusia -Grezia (20:45)
Espainia -Portugal (20:45)
PuntuakJ I B G
1. Grezia- 1 1 0 0
2. Espainia- 1 1 0 0
3. Portugal- 1 0 0 1
4. Errusia- 1 0 0 1
B multzoa
Jokatutako partidak
Suitza 0-0 Kroazia
Frantzia 2-1 Ingalaterra
Bihar
Ingalaterra -Suitza (18:00)
Kroazia -Frantzia (20:45)
Ekainaren 21a
Kroazia -Ingalaterra (20:45)
Suitza -Frantzia (20:45)
PuntuakJ I B G
1. Frantzia- 1 1 0 0
2. Kroazia- 1 0 1 0
3. Suitza- 1 0 1 0
4. Ingalaterra- 1 0 0 1
C multzoa
Jokatutako partidak
Danimarka 0-0 Italia
Suedia 5-0 Bulgaria
Etzi
Bulgaria -Danimarka (18:00)
Italia -Suedia (20:45)
Ekainaren 22a
Italia -Bulgaria (20:45)
Danimarka -Suedia (20:45)
PuntuakJ I B G
1. Suedia- 1 1 0 0
2. Italia- 1 0 1 0
3. Danimarka- 1 0 1 0
4. Bulgaria- 1 0 0 1
D multzoa
Jokatutako partidak
Txekia 2-1Letonia
Alemania 1-1Herbehereak
Ekainaren 19a
Letonia -Alemania (18:00)
Herbehereak -Txekia (20:45)
Ekainaren 23a
Herbehereak -Letonia (20:45)
Alemania -Txekia (20:45)
PuntuakJ I B G
1. Txekia- 1 1 0 0
2. Alemania- 1 0 1 0
3. Herbehereak- 1 0 1 0
4. Letonia- 1 0 0 1