FUTBOLA. TXAPELDUNEN LIGA. Milanek denboraldia du gaur jokoan

Olympiquek Juninho berreskuratu du gaurko

EFE
MILAN
2006ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Europako futbol talde onenetako bik Txapeldunen Ligako finalerdietarako txartela jokatuko dute gaur Giuseppe Meazza estadioan. Milanentzat denboraldiko partida garrantzitsuenetako bat da. Italiako Liga irabazteko aukerarik ez du jada, eta Txapeldunen Liga du orain helburu.

Ez da joaneko partida bezain irekia izango gaurko itzulikoa. Milanek bere talde onena zelairatu ahal izango du, baina berritasun nagusia Olympiquek izango du. Juninhok ez zuen joanekoa jokatu, zigortuta zegoelako, baina gaur hasieratik ariko da. Jokalari oso garrantzitsua Juninho, eta falta jaurtiketatan min handia egin diezaioke Milani. Eguneko beste kanporaketa Vila-realek eta Interrek jokatuko dute. Katalanek joaneko partida sartutako gola baliatu nahi dute sailkatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.